Milaka bisitariren joan-etorria, standetako kutxak gora eta behera, kontzertuen danbadak, Ikasle Egunaren iskanbila... Durangoko Azokak erritmo bizi-bizia izaten du urtero, baina bigarren urtez, zurrunbilo horren baitan geldialdi bat egin eta gogoeta bultzatzeko parada izango dugu Azokan bertan. 

Espazio honetan euskal kulturaz solastu, eztabaidatu eta hausnartzeko aukera izango dugu, ohiko liburu eta proiektuen aurkezpenez gain. Sortzaile, eragile, industria eta, oro har, kultur sektorearentzat espazio bat izango da, Areto Nagusiaren baitan.

Iaz parte-hartzaile ugari izan genituen: Fermin Muguruza, Maialen Lujanbio, Bernardo Atxaga, Lorea Agirre, Jon Sarasua, Joxean Muñoz, Jose Mari Sors, Gorka Urbizu, Laura Mintegi, Ander Lipus, Gotzon Barandiaran, Xabier Monasterio, Niko Etxart, Bea Zabalondo, Mikel Martinez eta abar.

Aurtengoa egin bitartean, iazkoan plazaratutako hausnarketen errepasoa dakargu.

Bitartean, lehengo urteko saioen bideoak ikusi nahi badituzu egin klik hemen.

 

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn