53. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza

GOGOETAREN PLAZA. Mahaingurua: Kulturaren transmisioa eskolan

      

Gaiari buruz: Euskal kulturgintzak kezka agertu du azkenaldian, transmisioan belaunaldien arteko eten bat eman delakoan. Eskolari dagokionez, zein ardura du hezkuntza arautuak gai honetan, zeintzuk dira jorratzen dituen lan ildoak eta jorratzeke dituen hutsuneak.

Hizlariak: Iratxe Retolaza, Maria Rivero, Pello Ulazia eta Mikel Artola

Gidaria: Kattalin Miner

 

IRATXE RETOLAZA
1977an Donostian jaioa, EHUko irakaslea da eta UEUko Literatura sailburua. Literatur kritikari gisa hedabide askotan egin izan ditu kolaborazioak eta idatzi ditu literatur kritikak. Edo argitaletxeko kidea izan zen, eta zenbait saiakera argitaratu ditu. Azkena, “Egungo euskal komikiaren historia” (EHU, 2017).

MARIA RIVERO
Balmasedan jaiotako musikaria Siroka taldeko eta Hutsa bikoteko kidea da, eta bakarlari gisa “Kintsukoroi” du azken egitasmoa. Haurrekin lan egindakoa ere bada, eta egun Nafarroako “Musikariak ikastetxeetan” programan parte hartzen du.

 PELLO ULAZIA

1966an Mutrikun jaioa, Arte Ederretan doktorea da, eta BAM, Deustuko Irakasleen Unibertsitate Eskolan
Plastika Adierazpenaren Garapena eta bere didaktika irakasten du egun. Artista bezala lan ugari egindakoa ere bada, besteak beste “Karea” edo “Isilean” egitasmoak.

MIKEL ARTOLA
1989an Alegian sortua, Euskal Filologian lizentziatu da, eta Gipuzkoako Bertsozale Elkartean aritzen da lanean, transmisio kontuetan hain zuzen ere. Harituzeko kide, urte luzetako eskarmentua du Bertso Eskolako irakasle legez.

KATTALIN MINER
1988an Hernanin sortutako ekintzaile feminista ezaguna. Kazetaritza ikasi zuen EHUn, eta Literatura Konparatua Bartzelonan. Igartza Sariari esker “Nola heldu naiz ni honaino” (Elkar, 2017) plazaratu zuen.

Itzuli