53. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza

Geldi 2011-2017. Goitibeheren jaitsierak

      

Euskal Herriko goitibeheren fenomenoari buruz argitaratu den lehen liburu monografikoa da. Gailu artistiko gisa diseinatu eta konfiguratuta, etnografia eta argazkigintza dokumentalak eskaintzen dituen tresnez baliatzen da. Argitalpen honek, modernitatearen esperientzi estetikoaren parte esanguratsua diren, lan industriala eta errepideetatik eratorritako mugikortasunaren inguruko hausnarketa egiteko espazio bat zabaltzen du. GELDI 2011-2017 Goitibehera jaitsierak hiru gorputzetan zabaltzen den zenbakitutako eta sinatutako serie limitatuko argitalpena da, euskaraz eta gazteleraz idatzia eta ingelesera oso-osorik itzulia. Argitalpenak ehunka argazki biltzen ditu, bi inbentario osagarri, eta argitarapenerako idatzitako edo eta itzulitako testu kritiko sorta.

Itzuli