Areto Nagusiko egitarauaren nondik-norakoak

Azokako partaideen zabalkunde lanen aurkezpenak eta Gogoetaren Plazako solasaldi eta mahai-inguruak, Areto Nagusiaren egitarauren ardatz dira.

Lehendabizikoei dagokionez, 45 aurkezpen egongo dira, orotariko gaiak barnebilduz: 1. Mundu Gerra, hizkuntzaren inguruko gaiak, Emakumea eta Berdintasuna…

Bestalde, aurten Gogoetaren Plazaren 3. urtea da. Urte honetan kulturgintzaren hausnarketa eta eztabaida izango dira nagusi solasaldi eta mahai-inguruetan: 1) Gaurko eta biharko telebista ereduak; 2) Ondarearen gaia (bere balioa eta ezagutarazteko moduak); 3) Andrazkoek plaza publikoan duten ikusgarritasuna; 4) Kultur espazioak kudeatzeko moduak. Berau betetzeko, diziplina anitzeko jendeak hartuko du parte, besteak beste: Lara Izagirre, Harkaitz Cano, Elena Odriozola, Irantzu Lekue, Aizpea Goenaga, Koldo Ameztoy, Mikel Soto, Beñat Aintziari, etab. bertan egongo dira.

 

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT