Areto Nagusiak aurten kulturgintzaren kezka eta erronkei tartea egin gura die, eta Gogoetaren Plaza bihurtuko da. Lehenengo urte honetan, Miren Rubio eta Iñigo Astiz kazetariek koordinatu dute hausnarketetarako egitaraua, eta ibilbide mamitsua duten sortzaile eta eragileak gonbidatu dituzte.

areto-nagusiaHiru formatu planteatu dituzte: goizeko lehen ordurako, elkarrizketa; hamaiketakoaren bueltan, bi sortzaileren artean solasaldia; bazkalosterako, gai beraren bueltan ikuspuntu anitzak batzeko mahaingurua. Egun bakoitzean gai zentral bat izango da ardatza eta kazetari bat arduratuko da galderak edo moderatzaile lanak egiteaz.

Abenduaren 6anhizkuntzaren hautua izango da gaia.
Iñigo Astiz Berriako kazetaria ariko da goizez eta Miren Rubio Euskadi irratiko esataria arratsaldekoan:

Abenduaren 7ansostengu ekonomikoa hartuko dute mintzagai.
Argia aldizkariko kazetari Gorka Bereziartua izango da moderatzailea egun osoan zehar:

Abenduaren 8ankultur transmisioa.
Uxue Alberdi idazle eta kazetaria izango da moderatzailea:

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT