Gogoetaren Plaza Jakin aldizkariarekin lankidetzan

K2_ArPMCETE_Azaroa+0100RAzaPMCET_0C2

Landakogunearen erdigunean, Areto Nagusian, kokatuko da bigarren urtez Gogoetaren Plaza, kulturgintzaren hausnarketarako iaz Gerediaga Elkarteak abian ipinitako ekimena. Aurten, nobedadea, parte hartuko duten hizlariez gain, ekimeneko bidelaguna da: Jakin aldizkaria.

Jakin aldizkaria gogoeta kritiko eta eraikitzailea sortu, eragine ta zabaltzea duen proiektua da. 1956an sortu zen eta Durangoko Azokako lehen ediziotik izan da partaidea. Gerediaga eta Jakin, biak, graiko kultur berpizkundearen eragileak dira. Euskal kulturaren inguruko erreferentziazko aldizkari bihurtu da Jakin aspaldian, gizartean dauden eztabaidei bide eman die.

Gerediaga eta Jakinen arteko lankidetzari esker, Gogoetaren Plazan emango diren hausnarketak azoka gunetik eta azoka garaitik harago eraman ahal izango dira. "Gogoetaren plazaren" xedea euskal kulturaren gaineko gogoeta bultzatzea da eta etorkizuneko ildo eta estrategiak garatzen laguntzea, horretarako solasaldiak eta mahainguruak antolatuz.

Aurten ere erreferentziako pertsoneli lekua egingo zaie, sortzaileak, sektoreko eragileak, ikertzaileak, hartzaileak, kulturgintzako eragileak zein erakunde publikoetako arduradunak (ikus egitaraua).

"Gogoetaren plazako" edukiekin Jakin aldizkariak martxoa-apirileko zenbaki monografikoa osatuko du. Bestetik, Hamaika Telebistak saio guztiak grabatu eta emitituko ditu.

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT

Milaka bisitariren joan-etorria, standetako kutxak gora eta behera, kontzertuen danbadak, Ikasle Egunaren iskanbila... Durangoko Azokak erritmo bizi-bizia izaten du urtero, baina bigarren urtez, zurrunbilo horren baitan geldialdi bat egin eta gogoeta bultzatzeko parada izango dugu Azokan bertan. 

Espazio honetan euskal kulturaz solastu, eztabaidatu eta hausnartzeko aukera izango dugu, ohiko liburu eta proiektuen aurkezpenez gain. Sortzaile, eragile, industria eta, oro har, kultur sektorearentzat espazio bat izango da, Areto Nagusiaren baitan.

Iaz parte-hartzaile ugari izan genituen: Fermin Muguruza, Maialen Lujanbio, Bernardo Atxaga, Lorea Agirre, Jon Sarasua, Joxean Muñoz, Jose Mari Sors, Gorka Urbizu, Laura Mintegi, Ander Lipus, Gotzon Barandiaran, Xabier Monasterio, Niko Etxart, Bea Zabalondo, Mikel Martinez eta abar.

Aurtengoa egin bitartean, iazkoan plazaratutako hausnarketen errepasoa dakargu.

Bitartean, lehengo urteko saioen bideoak ikusi nahi badituzu egin klik hemen.

 

 

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT

Areto Nagusia

K2_OrPMCESTE_Urria+0200RUrrPMCEST_0C2

Durangoko Azokako ekitaldi nagusien gunea da; balorazioak, perntsaurrekoak, mahainguruak antolatzen dira.

Gogoetaren Plazaren eskutik egiten diren saioak ere, Areto Nagusian dute lekua.

Azokako partaideek euren zabalkunde lanen aurkezpenak egiteko ere erabiltzen dute aretoa.

Non: Landako Gune barruan.
Koordinatzailea: Gerediaga Elkartea

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT
Orrialdea 2/2